maiatza 14 2018 0Comment

Hirugarren Adineko Egoitzetan Baratze Ekologiko eta Terapeutikoak

Artikulu labur honen bidez, oso interesgarria deritzogun proiektu bat aurkeztu nahi dizuegu: Hirugarren Adineko Egoitzetan Baratze Ekologiko eta Terapeutikoak ezartzea.

Jakin dugu gure erabiltzaileetako askok baratzea eduki dutela bizitza osoan, eta haietako askorentzat oso egiteko garrantzitsua izan dela. Hortik sortu da proiektua. Ortuari eta landareekin kontaktuan egoteak gaitasun fisiko, psikiko, kognitibo eta sozialak hobetzen laguntzen du.

Uste dugu jarduera ludiko polita izan daitekeela eta, era berean, elkarren arteko interakzioa sustatzen lagun dezakeela, erabiltzaileen eta familien arteko komunikazioa bultzatuz.

Erabiltzaileen erantzukizunak izatea ere oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu, haiek egunero-egunero zerbait zaindu eta lantzeko ardura izatea. Horrela, pertsonen autoestimua orekatu eta gaixotasun zehatz batzuk izateko arriskua saihestu daiteke.

Proiektua burutzeko, hazkuntzarako mahaiak eta beharrezko material guztiak jarri ditugu eskura, landare, ortuari eta frutak landatzeko.

Egoiliarrak ereiteko garaiaren, udaberria, eta gero jasotzeko garaiaren zain-zain egoten dira.  Denek parte hartzen dute gustu handiz hazkuntzarako mahaietan, udaberrian eta udan.

Gainera, belar aromatikoak ere landatzen dituzte, oso ondo egokitzen baitira mahaietara eta izurri eta gaixotasunen aurka egiteko balio baitute. Mahaietarako handiegiak direnean, beste leku batean landatzen dira, bizirik jarrai dezaten.

Mahaietan hazten diren udako laborantzak honakoak dira: Gernikako piperrak, piperminak, tomateak, bi letxuga mota, Tuterako kukuluak, kipulak, ziazerbak, zerbak, pepinoa, kalabazina.   Hazkuntza baxuko leka, perrexila, martorria eta tipulina ere bai. Aniztasun handia dago, beraz.

Proiektu honen bidez, erabiltzaileen artean parte-hartzea sustatzen da eta lan-giro aparta sortzen da. Izan ere, guztien artean batzen dute uzta. Ikusten dugu gogo handia dagoela baratzeko produktuak jasotzeko.

Babesten Taldeko hainbat zentrok hartzen dute parte proiektu honetan. Horietako batzuk Bermeoko Egoitz Alai egoitza, Gazteluondo Egoitza, Bizkotxalde Egoitza eta Bizigura eguneko zentroa dira.

Amaitzeko, hilero baratzeari buruzko albiste-buletin bat bidaltzen dugu zentroetara, landatu beharrekoaren eta burutu ditzaketen jardueren inguruan. Urtean lau aldiz, gainera, uztarekin bat eginez, barazkigintzan adituak diren pertsona batzuek gure zentroetara bisita egiten dute, mahaiak prestatu eta lanarekin jarraitu ahal izateko, eta lana bera ikuskatzeko.