Enplegu Agentzia

Laneko orientazio eta bitartekaritzarako gure zerbitzuek (Enplegu Agentzia Baimendua 1600000175) pertsonen laneratze ibilbideak osatu nahi dituzte, haien enplegagarritasun-mailarik handiena lortzeko.

LANEKO ORIENTAZIOA

Orientación laboral

Laneko orientazioa enplegura sartzeko laguntza indibidualizatuaren partetzat jotzen dugu. Zerbitzu hau eskaintzen diegu enplegua eskatzen duten pertsonei, beren enplegagarritasuna hobetu nahi badute, eta lanpostua aurkitzen laguntzen diegu beren ibilbide profesionalarekin bat etorrita.

Horretarako, hainbat tresna eta ekintza erabiltzen ditugu laneratzera modu pertsonalizatuan hurbiltzeko. Hobekuntza-ekintzak pertsona bakoitzarentzat zehazten ditugu, eta erakundeari eta langileari prozesu osoan laguntzen diegu.

LANEKO BITARTEKARITZA

Intermediación laboral

Laneko bitartekaritzako gure zerbitzuan helburu nagusia da kontaktuan jartzea lan bila ari direnen beharrak eta gure erakunde laguntzaileen kontratazio-beharrak.

Gure ikuspegitik, egiten dugun laneko bitartekaritzaren helburua da pertsonei beren ezaugarrietara egokitutako enplegua ematea eta erakunde enplegatzaileei pertsonarik egokienak ematea, betiere haien eskaera eta beharren arabera.

Sektore soziosanitarioko enpresa garrantzitsuekin egiten dugun sareko eta bitartekaritzako lanari esker, gurekin lan egiten duten pertsonak laneratzea errazten da.

LAN ESKAINTZAK

Ofertas de empleo

Enpleguaren eskatzaile bezala hitzordua eskatu nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan e-mailez (info@hezietaikasi.eus) eta harrera egiteko data eta ordua emango dizugu.

Enpresa gisa, langileak behar badituzu, bidali iezaguzu email bat (info@hezietaikasi.eus) eta bisita adostuko duzu zure instalazioetan zure beharrak ezagutzeko eta aholkularitza emateko.