maiatza 08 2018 0Comment

Profesionaltasun ziurtagiria

Azken urteotan profesionaltasun ziurtagiriak hainbat kolektiboren laneratzean laguntzeko  tresna bihurtu dira. Agian entzun duzu zerbait horien inguruan, baina ez dakizu ziur nola lagundu dezaketen zure garapen profesionalean. Guk azalduko dizugu.

Zer dira?

Profesionaltasun Ziurtagiria lan arloko administrazioan gaitasun profesionalak egiaztatzeko agiri ofizial bat da. Ziurtagiri horiek ofizialak dira eta estatu mailako balioa dute. Lan bat betetzeko gaitasuna ematen duten ezaugarri profesionalak egiaztatzen dituzte.

Arlo eta mailaka banatutako familia profesionalen arabera antolatzen dira. 26 familia profesional eta hiru kualifikazio maila definitu dira, lan bakoitza burutzeko ezagutza, ekimen, autonomia eta ezagutza mailaren arabera.

Euskadin, Ziurtagirien kudeaketa Lanbideren eskumena da. Horren inguruko informazio gehiago aurki dezakezu hemen: http://www.lanbide.euskadi.eus/formacion-lanbide/-/informacion/que-son-los-certificados-de-profesionalidad/

Profesionaltasun Ziurtagirien bidezko laneratzea

Duela gutxi, Randstand Research enpresak txosten bat argitaratu zuen honen inguruan: “Profesionaltasun Ziurtagiriak: Prestakuntza, langabeen laneratze eta enplegagarritasuna hobetzeko tresna”. Bertan jasotzen dira Profesionaltasun Ziurtagiriren bat lortu duten pertsonen enplegagarritasunaren inguruko datuak, nazio mailan.

Txosten horren ondorio nagusietako bat zera da: langabezian dauden eta ziurtagiri bat lortu duten pertsonen % 52,2k baieztatu dute beren enplegagarritasuna hobetu egin dela.

Familia profesionalen arabera aztertutako emaitzek diotenez, Gizarte eta kultura arloko eta komunitate arloko zerbitzuekin erlazionatutako Profesionaltasun ziurtagiriak lortu dituzten pertsonen % 60k beren enplegagarritasuna hobetu dute. Familia horren barruan dauden honako ziurtagiriak:

  • Etxez etxeko gizarte eta osasun arreta.
  • Mendeko pertsonenganako gizarte eta osasun arloko arreta erakundeetan.
  • Bitartekaritza komunitarioa
  • Enplegurako prestakuntza profesionala.
  • Telelaguntza deien kudeaketa.

Txostenaren emaitzei esker, baieztatu dezakegu egia dela guk sumatzen genuena. Izan ere, 10 urtetik gora daramagu Lanbidek baimendutako zentro gisa lanean, osasun eta gizarte arloko profesionaltasun ziurtagiriak ematen. Prestakuntza kualifikatuak enplegagarritasuna hobetzen laguntzen du.

Gure Profesionaltasun Ziurtagirien inguruko informazio gehiago nahi baduzu, hezi lotura

Txosten osoa daukazu eskura lotura honetan:

https://research.randstad.es/wp-content/uploads/2017/11/InformeCertificadosProfesionalidad.pdf