martxoa 16 2022 0Comment

TEACHINNBOT PROIEKTUAREN AURKEZPENA

ALECOP, IDEABLE SOLUTIONS, HEZI ETA IKASI eta ABAO KOMUNKAZIO AGENTZIA enpresak TeachInnBot izeneko ikerketa-proiektu berritzaile bat garatzen ari dira ISEA ikerketa-zentroarekin batera. Ikaskuntza Pertsonalizaturako Adimendun Sistema Berritzaile bat Garatzea eta Baliozkotzea da ikerketa-proiektuaren xedea, adimen artifizialeko teknologietan oinarrituta. Ikaslean zentratutako irakaskuntza-ikaskuntza estrategia berriak ezartzearen markoan kokatzen da hori guztia.

Pertsonen egungo ikaskuntza-prozesuak hobetzeko ikuspegi berritzailea eskainiko du TeachInnBot-ek, txat bidezko hainbat laguntzaile kognitiboren (chatbot) bidez. Horiek, hizkuntza naturalaren bitartez, “adimendun tutore birtual” gisa jokatuko dute. Tutore birtual horiek modu integralean gidatuko dituzte ikasleak prestakuntza-prozesu osoan zehar; haien zalantzak argituko dituzte, arazoak konpondu, haiekin interakzioa izan, zeregin eta jarduera jakin batzuk proposatu, haien aurrerapenak monitorizatu, prestakuntza-edukiak haiei moldatu, arazo posibleak hauteman eta motibatu.

TeachInnBot-ek ikuspegi holistikoa izango du; aintzat hartuko ditu prestakuntza-prozesuaren errealitateak eta testuinguruak (prestakuntza arautua, profesionala, informala, etengabea) eta prestakuntza-prozesuak gertatzen diren lekuak (gelan, etxean, lanean), baita prozesuan parte hartzen duten eragile guztiak ere (ikaslea, irakaslea, gurasoak, enpresa).

Hori lortzeko, Adimen Artifizialeko teknologietan oinarritutako hainbat tresna barne hartuko dituen Plataforma bat garatuko du TeachInnBotek: Chatbotak, PLN (Hizkuntza Naturalaren Prozesamendua), Machine Learning eta Big Data. SAAS eredupean (Software as a Service) eskainiko du plataforma, prestakuntza-prozesu batez arduratzen diren instituzioek eta eragileek (ikastetxeak, unibertsitateak, prestakuntza-enpresak, etab.) erabili ahal izateko ikaskuntza-ibilbide pertsonalizatuak sortzean.

TeachInnBot proiektua 2021ean hasi da eta 2023an amaitzea aurreikusten da. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak finantzatu du proiektua, HAZITEK programaren barruan.

HAZITEK – ENPRESETAKO I+G BULTZATZEKO LAGUNTZA PROGRAMAREN BIDEZ FINANTZATUTAKO PROIEKTUA (Espediente-zenbakia: ZL-2021/00215)

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK KOFINANTZATUTAKO JARDUKETA, ESKUALDE GARAPENEKO EUROPAKO FUNTSAREN BIDEZ 2021-2027 (FEDER)

Deskargatu PDFa

Tags: