mayo 14 2018 0Comment

Enplegu Agentziez entzun duzu inoiz? Badakizu nola dabiltzan eta zer eskaini ahal dizuten?

Zer da Enplegu Agentzia bat?

Enplegu Agentzia lan-bitartekaritzako ekintzak egiten dituen erakundea (publiko edo pribatua; irabazteko asmoarekin edo asmorik gabekoa) da. Lanpostua eskatzen duten pertsonen eta lan-behar jakin batzuk estali behar dituzten enpresen arteko konexio-puntua bilakatzen dira.

Lan eskaintza eta eskaria bat etortzeko, enplegu agentziek, alde batetik, hautagaien profil profesionalak aztertzen dituzte eta, bestalde, haiekin lanean ari diren enpresek behar dituzten lan-postuen eskaerak aztertzen dituzte.

Enplegu Agentziek lan hori guztia enpleguko zerbitzu publikoekin modu koordinatuan egiteko beharra dute. Horregatik, zerbitzu publikoei jakinarazi behar dizkiete beren jarduerak, beren emaitzak, etab… gainera Estatuko Zerbitzu Publikoak (SEPE) egoki deritzen jarraipen eta kontrol jardueren eraginpean jarri behar dira.

 

Zein dira Enplegu Agentzia baten beharrak?

Konpromisoen artean, besteak beste, Enplegu Agentziek lan-eskatzaileei behar hauek betetzea bermatu behar diete.

  • Lan-eskatzaileei emandako zerbitzuak doakoak direla bermatzea. Pertsona horiek ez diete Enplegu Agentziei ordaindu behar lan-bitartekaritzako, profil profesionalaren azterketarako, orientazioko eta eskainitako bestelako zerbitzuengatik.
  • Eskatzaileentzat arretako gunea eta ordutegia bermatzea.
  • Webgunea izatea lan eskaintzak eta lan-bitartekaritzari buruzko informazioa ikusteko.
  • Berdintasun irizpideak eta bazterkeriarik gabekoak bermatzea enplegura sartzeko.
  • Eskatzaileen intimitatea eta duintasuna bermatzea haien datuak erabiltzean.
  • Desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunari buruzko arauak betetzea.
  • Eskainitako lanpostuen ezaugarrien eta eskatutako profil akademiko edota profesionalaren arteko harreman zuzena zaintzea.

 

Beraz… Enplegu Agentzia Aldi Baterako Lan Enpresa bat da?

Desberdintasunak daude Enplegu Agentzia baten eta Aldi Baterako Lan Enpresa baten artean (ABLE). Desberdintasun nagusia da Enplegu Agentzia enpresaren eta langilearen arteko bitartekari aritzen dela. Hau da, Enplegu Agentziak ez ditu pertsonak kontratatzen, (lana garatuko duen) amaierako enpresak kontratatzen baititu. Aldiz, ABLEek langileak kontratatu eta enpresaren eskura jartzen ditu.

Hona hemen ABLE eta Enplegu Agentzien arteko beste desberdintasun batzuk:

  • Enplegu Agentziek plan indibidualizatuak garatzen dituzte enplegua eskatzen duen pertsona bakoitzaren enplegagarritasuna hobetzeko. ABLEek hautagai egokiak bilatzen dituzte dauden lan-eskaintzen arabera.
  • Enplegu Agentziek ekintza osagarriak eskaintzen dituzte eskatzaileen enplegagarritasuna hobetzeko, besteak beste, prestakuntza tailerrak, lan orientazioa edota enpleguaren bilaketa.
  • Enplegu Agentziek plan espezifikoak izan behar dituzte lehentasunezko kolektiboetarako (45 urtetik gorakoak, gazteak, desgaitasuna duten pertsonak, etab.).

 

Non aurki dezaket Enplegu Agentzia bat izena emateko?

Hezi eta Ikasik bere zerbitzuak zure eskura jartzen ditu baimendutako Enplegu Agentzia gisa (160000175 zk). Gure berri izan dezazun, sartu link honetan